HEZI

“Hezkuntza ez da bizitzarako prestatzea bakarrik, bizitza bera da”

“Kirola BAI baina EZ ZERNAHI EGINEZ”

Ohiko edo noizbehingo kirolari bakartiarentzat

  • urrezko hamar arau eta abisu seinaleak errespetatu
  • entzun zure gorputza
  • ateraldi bakoitzeko norantza edota ibildea ezagutarazi
  • Telefonoa zurekin eraman eta piztuta utzi
  • Posible bada, lagun edo lekuko pertsona batekin kirola egin.
  • Salbatzen dituzten mugimenduak eta posturak ikasi, zuretzat eta besteentzat

Aktibitatea kolektiboan (klub edo elkarte) praktikatzen duen kirolariarentzat

  • urrezko hamar arau eta abisu seinaleak errespetatu
  • entzun zure gorputza
  • entrenamenduak ordu finkoan hasi, beroketa besteekin batera egiteko
  • Salbatzen dituzten mugimenduak eta posturak ikasi, zuretzat eta besteentzat

Hezitzailea, entrenatzailea, elkartearentzat:

  • Kirolari bakoitzaren jarduera obserbatu
  • Urrezko hamar arauak errespetarazi
  • Zure entrenamendua, urrezko hamar arauak errespetatuz eraiki
  • Ziurtatu kirolari guziek beroketa egiten dutela
  • Hidratazio denborak planifikatu
  • Berreskuratu ondoren aldageletara itzuli eta lasaitasunera itzuli
  • Zigarreta eta zigarroak debekatu, praktika aitzin eta gero
  • Salbatzen dituzten mugimenduak eta posturak ikasi, zuretzat eta besteentzat
  • Desfibriladorearen kokapena ezagutu eta irisgarritasuna egiaztatu
  • Inoiz ez utzi jokalari bat bakarrik ariketa fisikoak egiten, gela itxi batean
  • Izan beti telefono mugikorra zurekin
Bannière de Texte Défilant
Hezitzaileak goian aipatutako gomendio eta eskakizun guztiak justifikatu eta azaltzeko gai izan behar da Hezitzaileak goian aipatutako gomendio eta eskakizun guztiak justifikatu eta azaltzeko gai izan behar da Hezitzaileak goian aipatutako gomendio eta eskakizun guztiak justifikatu eta azaltzeko gai izan behar da

Laguntzaileentzat:

  • Bizitzak salbatzeko ekintzetan trebatu behar dira
  • Hurbilen dagoen DAEren kokapena ezagutu behar du
  • Izan beti telefono mugikorra zurekin

Klubeko presidentea edo zuzendari teknikoak:

  • urrezko hamar arauak erakusten ditu aldagelen sarreran
  • Bizitzak salbatzeko ekintzak menperatzen dituzten hezitzaile eta laguntzaileak izendatzen eta formatzen ditu.
  • desfibriladorearen mantentze-lanak, irisgarritasuna, instalazioaren kalitatea eta kokapena jakinarazten du

 

Kirol ekitaldien antolatzailearentzat:

Izena emaiteko dozierretan, urrezko hamar arauak erakutsi eta osasun auto ebaluazio edo galdetegi bat proposatu.

 

Auto ebaluazio/galdetegia kirolari bakoitzaren ardura da: prebentzioa, mediku ziurtagiria baino eraginkorragoa da.

 

Gorputz eta kirol hezkuntza eskolan (EPS):

Gorputz eta kirol hezkuntzak bizimodu osasuntsu eta aktiboaren garrantzia irakasten digu: bere helburua, eskoletan eginiko jarduera fisikoen bidez, herritar kultu, argi eta autonomoa hezitzea da, fisikoki eta sozialki. Ohiko jarduera fisikoaren ondorio onuragarriak ulertzen laguntzen digu, bizitza osoan zehar praktika arrazoitu eta seguru bat ondorioztatuz.

 

Zertarako dira kirol kurtsoak?

Esfortzua prestatzeko, errekuperatzeko, muga fisikoak ezagutzeko ,arriskuak ezagutu eta kontrolatzeko, traumetatik babesteko ,gorputza entzuteko, etab.

Hori dena, jarduera fisikoak osasun on batekin errima dezan !

 

Kirol kurtsoak, matematikak bezain garrantzitsuak dira !