BIHOTZA&KIROLA

Bihotza eta kirolak lotura estua dute: bizitzarako eta energiarako grina bera dute. Bihotza, kirola atseginez eta intentsitatez praktikatzeko aukera ematen duen ezinbesteko organoa da.

Kirol jarduera egiten dugunean, bihotzak, taupadak azkarrago egiten ditu, odola eta oxigenoa gure gorputzean zehar ponpatzen ditu. Gure mugak gainditzeko, geure burua gainditzeko eta ahaleginetan irauteko beharrezkoa den indarra ematen digu. Kirola benetako estimulazio bat da gure bihotzarentzat, indartsuagoa eta erresilienteagoa egiten du.

 

Baina alderdi fisikoaz harago, kirolak gure emozioak ere elikatzen ditu. Poztasuna, laguntasuna eta geure burua gainditzeko uneak ematen dizkigu. Beste zaletuekin loturak sortzeko, balio komunak partekatzeko eta emozio biziak bizitzeko aukera ematen digu. Kirola gure ongizate mental eta emozionalarentzat benetako motorra izan daiteke.

Gure bihotza bera kirolari bikaina da:  bere taupada bakoitza zaindu behar dugu, bizirik gaudela gogorarazten baitigu!

 

Ondoko estatistiken errealitateak adi egoteko eskatzen digu.

ZENBAIT GAKO ZIFRA

BAT-BATEKO HERIOTZAN

  • 60.000 hil urtero Frantzian

  • Bat-bateko heriotza 3 edo 4 aldiz gehiago gertatzen da gizonengan emakumeengan baino.

  • Bat-bateko heriotzaren mekanismoa kasuen % 80 baino gehiagotan erritmo bentrikularraren asaldura da.

  • Frantzian, ondorio neurologiko larri gabeko bat-bateko heriotzen kopurua % 3 baino txikiagoa da (eskandinaviako eta anglosaxoietako herrialdeetan % 20-40aren aldean)

  • Biktimen 1/3ak 55 urte baino gutxiago ditu.

  • 600 eta 1200 kasu urtero bat-bateko heriotza kirol jarduera ofizialetan, 35 urte baino gutiago den jendetzarentzat, astero 1 eta 2 kasu badira.

ZENBAIT GAKO ZIFRA

GAIXOTASUN KARDIOBASKULAREI BURUZ

  • Milioi 1 pertsonak bihotz-gutxiegitasuna pairatzen dute
  • 400 hil egunero
  • Urtero 100.000 miokardio infartu eta horietan12.000 hil.
  • Emakumeen heriotzaren 1. kausa
  • Munduan heriotzaren 1. kausa
  • Bihotz geldialdi baten ondotik bizia galtzea % 95tan gertatzen da.
  • Gaixotasun kardiobaskularren kostua: 17.900 milioi